Gaur udalarekin bilera

Guaixe 2014ko ots. 4a, 09:30

Arakilgo Udaleko ordezkariak eta Zuhatzuko Kontzejukoak gaur bilduko dira, udala ibarreko 12 herrietako hautetsiekin egiten ari den bilera errondaren barruan. Topaketa horietan udalak herrietan dauden premiak bertatik bertara ezagutu nahi ditu. Kontzejuetako ordezkariekin bildu ondoren, zuhatzuarrekin bilera irekia eginen du udalak, 19:00etan izanen da.  Arakilgo Udalaren martxa azaldu eta herritarrek haien eskaerak luzatzeko aukera ere izanen da.