Elkartea berritzeko asmoa

Guaixe 2015ko mar. 5a, 18:22

Zuhatzuko Kontzejuak aurten 10.220 euroko aurrekontua izanen du. Kontzeju-buru Zuriñe Ormaetxea Padillak esan digunez, elkartea zaharberritu nahi dute. “Herritarren topaleku izan dadila eta etorkizunean han jarduerak egiteko aukera eman diezagula”. Lan hori egin ahal izateko Arakilgo Udalak emandako diru-laguntza erabiliko du. Gainera, hark kontratatutako langileak ere ariko lirateke lan hori egiten.

Ormaetxeak gaineratu duenez, bestelako lan txikiak ere egiteko asmoa badute kontzejuan: frontoiko paretetan konponketa txikiak edo argiteria jartzea beharrezko jotzen dute zenbait puntutan.