Zuhatzuarrak garbitoki zaharraren ondoan 18:00etatik aurrera elkartzen hasiko dira, herriko beheko partean. Aurreneko lana sua prestatzea izanen da. 20:00ak aldera, sutan txistorrak sardinak eta bestelakoak onduko dituzte eta harekin otamena eginen dute. Ondoren su gainean saltatzeko garaia iritsiko da. Batzuk horretan ari diren bitartean besteak txalaparta joko dute edo musika izanen da.