Hiru zauritu autobian

Guaixe 2018ko urr. 1a, 09:45
Larrialdi zerbitzuak istripu-tokian lanean. Argazkia: @Bomberos_Na

Sakanako Autobian (A-10), Zuhatzu parean istripua izan zen atzo. Foruzaingoa ikertzen ari da autoa zergatik atera zen bidetik. Ezbeharraren ondorioz ibilgailuan joaten ziren hiru pertsonak Nafarroako Ospitale Gunera eraman zituzten Altsasuko parkeko suhiltzaileek. Lehen osasun arreta Irurtzungo osasun etxeko larrialdi zerbitzuak egin zuen.