Zuhatzuko Kontzejua berritzeko 34 zuhatzuarrez osatutako errolda zegoen. Haietatik botoa emateko eskubidea 20k erabili zuten; hiruk baliogabeko botoa eman zuten. Gainontzeko 17 botoak Juan Pedro Arregi Sarasarendako izan ziren. Arregik Zuriñe Ormaetxea Padillaren lekukoa hartu du kontzejuan.