Zuhatzuarrak San Juan bezperan, 19:00ak aldera autobus geltoki parean elkartuko dira, eta sua egiteko prestakuntzekin hasiko dira. Langintza hori despedituta, 20:00ak aldera otamena izanen da herritarrendako. Txistorra, sardina eta bestelako jakien eskaintza izanen da menuan. Eta, ondoren, su gainean saltatzeko garaia iritsiko da. Arrats-iluntze partea akordeoilari baten doinuek alaituko dute.