Olentzero Zuhatzutik pasa ziren

Guaixe 2022ko abe. 21a, 13:06
Zuhatzuko haurrak Olentzerorekin batera. UTZITAKOA

Zuhatzuarrek Olentzeroren bisita jaso zuten igande arratsaldean. Satrustegiko mendizerrako portutik behera jaitsi zen eta zuhatzuarrek, musika lagun zutela, herri sarreran harrera egin zioten.

Herrian barnako kalejiran txikiek bidea suziekin argitu zuten. Plazan abestu ondoren segizioak elkarteko bidea hartu zuen, eta han haurrek etorri berriarekin egon eta opariak jasotzeko aukera izan zuten.