Auto baten gidaria, 37 urteko gizonezko bat, zauritu zen igande goizaldean, irailaren 21ean. Istripuaren ondorioz gizonezkoak hainbat kolpe hartu zituen eta hankan pronostiko erreserbatuko traumatismoa izan zezakeelako zauritua Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten. Berak gidatzen zuen autoa kamioi baten aurka talka egin zuen. Ezbeharra Zuhatzu parean gertatu zen, Sakanako Autobian (A-10) izan zen 3,8 kilometroan, Gasteizko noranzkoan. Kamioiaren gidaria onik atera zen. Istripua 00:48ean aldera izan zen, eta Altsasuko suhiltzaileak, anbulantzia medikalizatu bat, mediku talde bat eta Foruzaingoa bertaratu ziren.