Apirilaren 15ean, asteartea, 18:30ean, Iortia kultur gunean, Jon Arretxek Touré. Números rojos Toureren Zenbaki gorriak hamaikagarren nobelaren gaztelaniazko edizioa aurkezpena eginen du Iortia kultur gunean, Eneida Carreño Mundiñano Guaixe Irratiko esatariak aurkeztuta. Bartzelonako Raval auzoan kokatu du oraingoan Toureren istorioa Arretxek. Liburu aurkezpena Altsasuko Herri Liburutegiak antolatu du, Liburuaren egunaren harira.
APirilaren 15ean, asteartea, 17:30ean, Iortia kultur gunean, Altsasuko Musika eta Dantza Eskolaren ikasleen Udaberriko kontzertua izanen da. Sarrera librea izanen da.
Apirilaren 15ean, 22an eta 29an, astearteak, 09:00etatik 14:00etara, Arakilgo udaletxean Euskaraldian izena emateko aukera izanen da. Kultur dinamizatzaileagatik galdetu behar da.
Apirilaren 21era arte, Olatzagutiko liburutegian, Egin zaitez eko erakusketa ikusgai izanen da.
Apirilaren 2an, asteazkena, Xanti Arrieta artistaren 'Gernikak. Begiradak' erakusketaren mustutze ekitaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Erakusketa kolektiboa hilaren 27ra arte egonen da ikusgai, eta apirilean zehar, erakusketarekin batera, ekitaldi sorta bat izanen da.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |