Abuztuaren 9an, 12:00etan, Lakuntzako Zelai Berri futbol zelaian Osasuna eta Eibar futbol taldeen partida izanen da, Lagun Artea Kirol Elkarteak antolatuta. 16 eta 18 urte bitartekoek 5 eurotan, 18 urtetik gorakoek 10 eurotan eta Lagun Arteako jokalariek eta bazkideek doan eros dezakete sarrerak. Bi kamiseta zozketatuko dira.
Abuztuaren 9an, larunbata, 12:00etan, Euskadiko Hirugarren mailako Aizkora Txapelketarako kanporaketa jokatuko da, Altsasuko Iortia zabalgunean. Oier Mitxelena, Aritz Oiarbide, Jon Erdozia, Ioan Goikoetxea, Isidro Velasco, Xabier Gartzia, Anton Lacotubi, Unai Etxeberria, Marco Nevado, Xabat Olaizola, Txutxi Larrazabal, Kimetz Oñederra, Manuel Fraile, Ander Altuna eta Emilio Garcia aizkolariek parte hartuko dute, eta 54 ontzako laun enbor erdibitu beharko dituzte.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |