Ilbeltzean ostegunero kantu ikuskizunaren saio bat izanen da ikusgai 'guaixe.eus' atarian
Urtarrilaren 22an, osteguna, eta 25ean, igandea, 19:00etan eta 19:30ean, hurrenez hurren, Paul Feig zinemagilearen eta Freida McFadden idazlearen eleberrian oinarritutako La Asistenta filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Lana galdu eta gero, Winchestertarren luxuzko eta kezkagarri etxean neskame hasi da Millie. Laster konturatuko da zerbait ez dagoela ondo etxeko jabeekin, batez ere Ninarekin, oso gaizki jokatzen baitu. Emanaldiak: Urtarrilak 22, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 5 euro). Urtarrilak 25, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian (aurretik, 5 euro; egunean, 6 euro).
Urtarrilaren 22an eta 25ean, osteguna (19:00etan) eta igandea (19:30ean), Jafar Panahi zinemagilearen Un simple accidente filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Garrantzirik gabeko istripu gisa hasten denak gero eta ondorio larriagoak eragiten ditu. Emanaldiak: Urtarrilak 22, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 5 euro). Urtarrilak 25, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (aurretik, 5 euro; egunean, 6 euro).