Sakanako Mankomunitateak balioetan oinarritutako txapelketa Olaztin hasi zen
Martxoan Irurtzungo pintura taldeko artisten Urrezko garaia deitutako erakusketa ikusgai izanen da, Pikuxar eta Tahona tabernetan, Irurtzungo Emakume Taldearen Emakumeari Buruzko XXXIII. Jardunaldien barruan.
Otsailaren 20an, 22an, 27an eta martxoaren 1ean, Iratxo elkarteak antolatutako jardunaldiak izanen dira; proiekzioak, Mendi Film zinemako filmak, irteerak eta beste izango dira.
Otsailaren 26an, osteguna, eta martxoaren 1ean eta 2an, igandea eta astelehena, Cumbres borrascosas Emerald Fennell zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean; filma Emily Bronteren Gailur ekaiztsuak klasikoaren egokitzapena da. Emanaldiak: Otsailak 26, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 5 euro). Martxoak 1, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 5 euro; egunean, 6 euro). Martxoak 2, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 5 euro).
Otsailaren 26an, osteguna, eta martxoarean 1ean, igandea, El sendero de la sal Marianne Elliott zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Etxea eta bizibidea galdu ondoren, adin ertaineko bikote batek 630 miliako ibilaldi bati ekin dio Ingalaterrako hego-mendebaldeko kostan zehar. Ibilaldi hori zaila da neurri handi batean, senarrari gaixotasun neurodegeneratibo terminal bat diagnostikatu berri diotelako. Emanaldiak: Otsailak 26, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 5 euro). Martxoak 1, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (aurretik, 5 euro; egunean, 6 euro).
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||