Martxoaren 3an, asteartea, 16:30ean, Blanca Martinez psikologoaren gurasoendako tailerra izanen da, Izurdiagako kontzeju etxean, Arakilgo Udalak antolatuta. Besteak beste, mugikorrak haurren eta nerabeen garapen emozionalean eta kognitiboan duen eraginari buruz, erabilpenaren inguruko hausnarketa eta erabilera osasungarria eta entrega kudeatzeko tresnak eta jarraibideak aipatuko dira tailerran; gaztelaniaz izanen da.
Uxue Alberdi idazleak 'Esne Berriketan' liburuan Euskal Herriko 50 emakumezko baino gehiagoren ahotsak bildu ditu; martxoaren 3an, asteartea, Altsasun aurkeztuko du bertso saio literario batean.
Martxoan Irurtzungo pintura taldeko artisten Urrezko garaia deitutako erakusketa ikusgai izanen da, Pikuxar eta Tahona tabernetan, Irurtzungo Emakume Taldearen Emakumeari Buruzko XXXIII. Jardunaldien barruan.
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||