Martxoaren 4an, asteazkena, 17:00etan, Nagore Laffage Casasolaren erailketaren inguruko Helena Tabernaren Nagore film dokumentalaren emanaldia eta Asun Casasolaren hitzaldia izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean. Ekimena Andra Mari ikastolak antolatu du, Ikastolak Herriari egitasmoaren barruan.
Martxoaren 4an, asteazkena, Eusfera unibertso euskaldunago gure harrentzat ekimenaren Sakanako aurkezpena eginen dute, Sakanako Mankomunitatearen egoitzan.
Martxoaren 4an, asteazkena, 18:30ean, martxoaren 17ko greba orokorraren harira asanblada deitu du Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, Altsasuko Gure Etxean.
Martxoan Irurtzungo pintura taldeko artisten Urrezko garaia deitutako erakusketa ikusgai izanen da, Pikuxar eta Tahona tabernetan, Irurtzungo Emakume Taldearen Emakumeari Buruzko XXXIII. Jardunaldien barruan.
Martxoaren 4an eta 5ean, asteazkena eta osteguna, Beatriz de la Vega artista eta idazle altsasuarrak Versos brutos liburuaren aurkezpena eginen du, Altsasuko Iortia kultur gunean eta Lakuntzako liburutegian, 18:00etan, hurrenez hurren. Versos brutos liburuan urte luzez idatzitako poemak bildu ditu de la Vegak; poema basatiak, zuzenak eta gogorrak, istorioak kontatzen dutenak. Lakuntzako aurkezpena Sakanako Mankomunitateak Martxoaren 8 Emakumearen nazioarteko egunaren harira antolatutako programaren barruan izanen da.
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||