Martxoaren 5ean, osteguna, 18:00etan, Irurtzungo jubilatuen elkartean, Historiako hiru emakumeei buruzko hitzaldia emanen du Edmundo Fayanasek. Hitzaldia gaztelaniaz izanen da, eta martxoaren 8aren harira Irurtzungo Emakume Taldeak martxoan zehar antolatu duen Emakumeari buruzko XXXIII. Jardunaldien barruan antolatu du, Sakanako Mankomunitatearen Berdintasun zerbitzuaren programaren barruan.
Hizkuntza: Gaztelania
Martxoaren 5ean, osteguna, 19:00etan, Etxarri Aranazko irakurle taldea Punto Bobo Itxaso Martin Zapirain idalzearen liburuaren inguruan hitz egiteko elkartuko da, herriko liburutegian.
Martxoan Irurtzungo pintura taldeko artisten Urrezko garaia deitutako erakusketa ikusgai izanen da, Pikuxar eta Tahona tabernetan, Irurtzungo Emakume Taldearen Emakumeari Buruzko XXXIII. Jardunaldien barruan.
Martxoaren 8aren harira Itaiak hainbat ekimen antolatu ditu, Emakume langileok askatzeko batu borrokara! lelopean. Otsailaren 27an, ostirala, 17:30ean, Lakuntzako kultur etxean, Tertulia eta estanpazio tailerra eginen dute; otsailaren 28an, larunbata, 18:00etan, Emakume langileon askapenerako erronkak eta proposamenak hitzaldia eginen dute, Altsasuko Gure Etxean, eta martxoaren 7an, larunbata, Atsasuko Zumalakarregi plazan, 11:30ean, Graffiti tailerra eta 18:00etan Gorputz adierazpen tailerra eta merendua, eginen dute, Mojen gimnasioan. Bestetik, martxoaren 5ean, osteguna, Las buenas compañías filmaren zineforum antolatu du Itaiak, 17:30ean, udaletxeko ganbaran. Martxoaren 6an, ostirala, 18:00etan, Zergatik aterako gara kalera M8an? hitzaldia eginen dute, Olaztiko kultur etxean. Martxoaren 8rako mobilizazioak deitu dituzte 12:00etan, Lakuntzako plazan, eta 13:00etan Altsasuko Foru plazan.
Martxoaren 4an eta 5ean, asteazkena eta osteguna, Beatriz de la Vega artista eta idazle altsasuarrak Versos brutos liburuaren aurkezpena eginen du, Altsasuko Iortia kultur gunean eta Lakuntzako liburutegian, 18:00etan, hurrenez hurren. Versos brutos liburuan urte luzez idatzitako poemak bildu ditu de la Vegak; poema basatiak, zuzenak eta gogorrak, istorioak kontatzen dutenak. Lakuntzako aurkezpena Sakanako Mankomunitateak Martxoaren 8 Emakumearen nazioarteko egunaren harira antolatutako programaren barruan izanen da.
Martxoaren 5ean, 8an eta 9an, osteguna, igandea eta astelehena, Zelda Williams zinemagileak zuzendutako eta Guillermo del Tororen gidoia duen Frankenstein filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Pretorious doktoreak Frankensteingo munstroa aurkitu behar du (berrogei urte lehenago sute batean hil zela uste da), Frankenstein doktorearen esperimentuekin jarraitu ahal izateko. Emanaldiak: Martxoak 5, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 5 euro). Martxoak 8, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 5 euro; egunean, 6 euro). Martxoak 9, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 5 euro).
Martxoaren 5ean, osteguna, eta 8an, igandea, Paul Thomas Anderson zinemagilearen Una batalla tras otra filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Thomas Pynchonen Vineland eleberriaren bertsio modernoa. 1990ean idatzi zen, eta hirurogeiko hamarkadako mugimendu erradikalei buruzkoa da. Emanaldiak: Martxoak 5, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 5 euro). Martxoak 8, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (aurretik, 5 euro; egunean, 6 euro).
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||