Martxoaren 13an, ostirala, 18:00etan, Berhezi berdintasun aholkularitzaren Biolentzia sareetan hitzaldia izanen da, Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean.
Martxoaren 13an, ostirala, 18:00etan, Oholtzara salto! egitasmoaren barruan Dantzabideak proiektuaren erakustaldia izanen da, Iortia zabalgunean, ZUK performing arts konpainiaren eskutik. Martxoaren 9tik 13ra Saioa Iraizoz, Igone Augusto eta Amaiur Goikoetxea dantzari altsasuarrek gidatutako dantza saioa izan dituzte Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolako DBH lehenengo mailako eta Altsasuko Altsasu BHIko, Iñigo Aritza ikastolako eta Corazonistaseko DBH bigarren mailako ikasleek, eta ostiraleko emanaldian sortutako koreografiak erakutsiko dituzte, Riart Company konpainiaren Dérive dantza ikuskizunarekin batera.
Martxoaren 13an, ostirala, 18:30ean, Etxarri Aranazko liburutegian, Sorginak, putak, terroristak. Indarkeria matxistaren ertzak: tortura politikoa liburuaren aurkezpena eginen du Olatz Sañobeitia Ceballos idazleak; harekin batera Iratxe Retolaza Emagin elkarteko kidea izanen da. Aurkezpena Arbizuko eta Etxarri Aranazko Bilgune feministek antolatu dute, martxoaren 8 Emakumearen nazioarteko egunaren harira.
Martxoaren 13an, ostirala, 19:30ean, Lakuntzako kultur etxean, Cavan eta Bittin' Back hardcore eta metal taldeen kontzertua izanen da. Sarrerak 5 eurotan eros daitezke, Ogiberrin.
Martxoaren 12tik 15era, Altsasuko hamaika arropa eta oinetako dendetan maukak eskuratzeko aukera izanen da.
Martxoan Irurtzungo pintura taldeko artisten Urrezko garaia deitutako erakusketa ikusgai izanen da, Pikuxar eta Tahona tabernetan, Irurtzungo Emakume Taldearen Emakumeari Buruzko XXXIII. Jardunaldien barruan.