Martxoaren 24an, asteartea, 18:00etan, Sakanako zaintza diagnostikoaren aurkezpena eginen du Emagin kolektiboak, Lakuntzakok kultur etxea. Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak martxoaren 8an Emakumeen nazioarteko egunaren harira antolatutako programaren barruan.
Martxoaren 24an, asteartea,19:00etan, Haritza tabernan, Anayet, la defensora de los glaciares Ramon Uriz Ballirian idazlearen eta Aida Cahos Moran ilustratzailearen liburuaren familiarteko aurkezpena eta kamishibai izanen da: Anayet Pirinioetako aterpe baten bizi da bere familiarekin; haren esperientzia, mendiekiko duen maitasuna eta Alpeetara egiten duen bidai baten ondorioz klima aldaketarekin sentsibilizatzen da eta glaziarren babesle bihurtuko da. Arkatz liburu dendak eta Haritza tabernak antolatuta; aurretik gonbidapena hartu behar da, tabernan.
Martxoan Irurtzungo pintura taldeko artisten Urrezko garaia deitutako erakusketa ikusgai izanen da, Pikuxar eta Tahona tabernetan, Irurtzungo Emakume Taldearen Emakumeari Buruzko XXXIII. Jardunaldien barruan.
Martxoaren 31ra arte, Iortia kultur gunearen aretoen arteko pasilloan, Ijito herriaren 600 urteko historia erakusketa izanen da, Secretariado Gitano Fundazioa erakundeak antolatuta.
Martxoaren 19an, osteguna, Atharratzera, Korrika hasierara, joateko autobusa antolatu dute Lakuntzan; liburutegian eman daiteke izena. Martxoaren 20an, ostirala, 18:00etan, Korrika txikia antolatu du herriko Korrika batzordeak, eta 21etan, larunbata, 19:00etan, kultur etxean, Laburbira euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuituaren emanaldia izanen da. Martxoaren 23an, 15:49ean, pasako da Korrika Lakuntzatik, eta hurrengo egunean, 24an, Mintzapraktika antolatu dute jubilatuen elkartean. Korrika kulturalarekin amitzeko martxoaren 27an, ostirala, 17:00etan, liburutegian, Bi eta bat soinudun ipuinak, Bapateanzirko taldearen ipuinak eta soinuak nahasten dituen ipuin kontaketa izanen da.