Otsailaren 19an, Irurtzunen; otsailaren 26an, Arbizun; martxoaren 3an, Etxarri Aranatzen, eta martxoaren 26an, Urdiainen, energia burujabetzak dakartzen "onura ekonomiko eta sozialen" inguruan sentsibilizatzeko batzarrak izanen dira.
Martxoaren 26an, osteguna, 18:30etik 20:00etara, Etxarri Aranazko liburutegian Elhuyarrek emandako zientzia tailerra izanen da; oraingoan Arnas aparatuaren anatomia tailerra eginen dute. Tailerra 7 urtetik aurrerako gaztetxoendako bideratuta dago, eta aurretik liburutegian izena eman behar da (948 461 181 edo 661 344 529 telefonoetan edo biblioetx@navarra.es epostan).
Martxoaren 26an, osteguna, 19:00etan, Manuela proiektuaren aurkezpena eginen dute, Irurtzungo Pikuxarren, Kulturen arteko IV. Elkartasun zikloaren aurrean. Manuela proiektua Ugandako proiektu bat da, eta martxoaren 28an eginen duten elkartasun azokan jasotako guztia proiektura bideratuko dute.
Martxoan Irurtzungo pintura taldeko artisten Urrezko garaia deitutako erakusketa ikusgai izanen da, Pikuxar eta Tahona tabernetan, Irurtzungo Emakume Taldearen Emakumeari Buruzko XXXIII. Jardunaldien barruan.
Martxoaren 26tik apirilaren bukaerara arte Mikel Montesinos argazkilari altsasuarraren argazki erakusketa izanen da, Irurtzungo Pikuxar tabernan. Argazkilariaren Beste begirada eta Esentzi onirikoa erakusketen argazkiak ikusi ahalko dira erakusketa berri honetan.
Martxoaren 31ra arte, Iortia kultur gunearen aretoen arteko pasilloan, Ijito herriaren 600 urteko historia erakusketa izanen da, Secretariado Gitano Fundazioa erakundeak antolatuta.