Apirilaren 12an, igandea, dantza garaikideko ikuskizuna izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean.
Apirilaren 12an, igandea, 18:00etan, Italiar pasta tailerra antolatu dute Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean.
Apirilaren 11n, larunbata, Zabalarte elkarteak Errebeltz eta Lakuntzeko Sare ibilbide zirkularra eginen du; 08:00etan elkarutko dira, Lakuntzako plazan, mendira abiatzeko. Bestetik, apirilaren 12an, igandea, Larrañeta elkartearen mendi irteera izanen da, eta Lizarrustitik Txindokira joanen dira; 7:00etan elkartuko dira, Lizarrustin.
Martxoaren 26tik apirilaren bukaerara arte Mikel Montesinos argazkilari altsasuarraren argazki erakusketa izanen da, Irurtzungo Pikuxar tabernan. Argazkilariaren Beste begirada eta Esentzi onirikoa erakusketen argazkiak ikusi ahalko dira erakusketa berri honetan. Apirilaren 28an, asteartea, 19:00etan, argazkilariak erakusketaren inguruko azalpenak emanen ditu.
Apirilaren 9an, 12an eta 13an, osteguna, igandea eta astelehena, David Serrano zinemagilearen Laponia filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Nuria Laponian bizi da, Olavi senarrarekin eta alabarekin, eta hainbat urtez elkarrekin festarik egin gabe egon ondoren, arreba, senarra eta bien semea gonbidatzea erabaki du, Romanieviko etxean Eguberri zoragarriak ospatzeko. Plana perfektua da, baina Nuriaren alabak lehengusu txikiari esan dio gorriz eta bizar zuriz jantzitako gizon horrek ustez opariak uzten dizkiela ondo portatu diren haurrei, ez dela existitzen. Emanaldiak: Apirilak 9, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 5 euro). Apirilak 12, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian (aurretik, 5 euro; egunean, 6 euro). Apirilak 13, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 5 euro).
Apirilaren 9an eta 12an, osteguna eta igandea, 19:00etan eta 19:30ean, Tarik Saleh zinemagilearen Águilas de El Cairo filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: George Fahmy, Egiptoko aktore maitatuena, Egiptoko agintari gorenek eskatutako film bateko protagonista izatera behartuta dago. Gogo txarrez onartuta, paper horrek herrialdeko pertsona boteretsuenen talde bikainean sartzeko atea emango dio. Sits bat sugarretara erakarrita bezala, maitasun harreman bat hasi du proiektua gainbegiratzen ari den jeneralaren emazte misteriotsuarekin. Emanaldiak: Apirilak 9, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 5 euro). Apirilak 12, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (aurretik, 5 euro; egunean, 6 euro).