Apirilaren 14an, asteartea, 17:00etan, Pikuxar euskal txokoan, Tauparen Euskera Unibertso euskaldunagoa gure haurrentzat egitasmoaren guraso edota euskaltzaleentzat bilera irekia izanen da, Pikuxar euskal txokoan.
Martxoaren 26tik apirilaren bukaerara arte Mikel Montesinos argazkilari altsasuarraren argazki erakusketa izanen da, Irurtzungo Pikuxar tabernan. Argazkilariaren Beste begirada eta Esentzi onirikoa erakusketen argazkiak ikusi ahalko dira erakusketa berri honetan. Apirilaren 28an, asteartea, 19:00etan, argazkilariak erakusketaren inguruko azalpenak emanen ditu.
Apirilaren 13tik 16ra, Albura. Sormen Zukuaren belaunaldien arteko sormen eta hasunarketarako tailerrak izanen dira, Irurtzunen eta Altsasun. Lau urtaroak. Bizitzaren zikloa tailerretan eta Olaiaren lorategia antzezlana oinarri hartuta denbora, dolua eta bizitza bezalako gaiak landuko dituzte.