Apirilaren 15ean, asteazkena, 17:00etan, Xabier Flamarique ipuin kontalariaren Flobin jolas eta ipuin saioa izanen da, Etxarri Aranazko liburutegian.
Apirilaren 15ean, asteazkena, 17:30ean, Sakana Bizirik plataformak antolatutako Krisi energetikoa, trantsizio falsua argitara hitzaldia izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean: A. Turiel Bartzelonako itsas zientzien institutuko CSICeko ikerlariak; C. Taibo, Madrilgo Politika eta Administrazio Zientzien irakasle jubilatuak; A. Aretxabala Iruñeko Geologian doktorea eta dibulgatzaile zientifikoak, eta M. Santamaria, Errausketaren kontrako plataformako kideak parte hartuko dute.
Apirilaren 15ean, asteazkena, 18:45ean, Bertso eskolatik plazara saioa izanen da, Urdiaingo gaztetxean: eskarmentu handiko bertsolariek hasiberriekin bat eginen dute oholtzaren gainean. Hortaz, Eneko Lazkoz Martinez, Ekain Alegre Gil, Idoia Granizo Uribarrena, Oskia Nikuesa Uribeetxeberria, Helena Zubeldia Lopetegi, Xabier Arkauz Lazkano, Aner Arkauz Lazkano, Maddi Barandiaran Leitza eta Olaia Leitza Errazkin bertsolariak ariko dira. Saioa amaituta, Urdiaingo Udalak eskainitako mokadutxoa izanenda.
Apirilaren 15ean, asteazkena, 19:30ean, Iruñeko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du mugimendu feministak, Atsasuko udaletxearen aurrean.
Martxoaren 26tik apirilaren bukaerara arte Mikel Montesinos argazkilari altsasuarraren argazki erakusketa izanen da, Irurtzungo Pikuxar tabernan. Argazkilariaren Beste begirada eta Esentzi onirikoa erakusketen argazkiak ikusi ahalko dira erakusketa berri honetan. Apirilaren 28an, asteartea, 19:00etan, argazkilariak erakusketaren inguruko azalpenak emanen ditu.
Apirilaren 13tik 16ra, Albura. Sormen Zukuaren belaunaldien arteko sormen eta hasunarketarako tailerrak izanen dira, Irurtzunen eta Altsasun. Lau urtaroak. Bizitzaren zikloa tailerretan eta Olaiaren lorategia antzezlana oinarri hartuta denbora, dolua eta bizitza bezalako gaiak landuko dituzte.