Apirilaren 23an, osteguna, 17:00etan, Komunitatea Ehuntzen egitasmoaren barruan, Maroko ezagutzen solasaldia eginen dute, Altsasuko jubilatuen elkartean. Marokon jaiotako altsasuarrek herrialdeari buruz hitz eginen dute.
Apirilaren 23an, osteguna, 17:30etik 19:00etara, Biokimikako laborategiko misterioa! Elhuyarren zientzia eta teknologia tailerra izanen da, Altsasuko liburutegian, liburutegiak liburuaren egunaren harira antolatutako ekimenen barruan.
Apirilaren 23an, osteguna, 18:30etik 20:00etara, Elhuyarrek gidatutako Esperimentu likatsuen tailerra izanen da, Etxarri Aranazko liburutegian. Tailerra 7 urtetik gorako haurrendako bideratuta dago eta Etxarri Aranazko liburutegian eman daiteke izena.
Apirilaren 23an, osteguna, 18:30ean, Cementos Portland Nafarroako erraustegia hitzaldia izanen da, Olaztiko kultur etxean, M. Santamaria Erraustegiaren kontrako plataformako kidearekin eta J. Belauategi GuraSOSeko kide eta abokatuarekin, Sakana Bizirik plataformak antolatuta.
Apirilaren 23an, osteguna, 19:00etan, Nerea Balda Sanjuanen Azpimarrak liburuaren itzulpena aurkeztuko dute, Irurtzungo liburutegian: Entre líneas. Ana Bada Sanjuan idazlearen ahizpak egin du itzulpena, eta aurkezpenaren eguna oso ogokia dela esan dute, apirilaren 23an Liburuaren Eguna eta Sant Jordi eguna delako, eta liburua egun horretan kokatzen delako; gainera, liburu bat da abiapuntua.
Martxoaren 26tik apirilaren bukaerara arte Mikel Montesinos argazkilari altsasuarraren argazki erakusketa izanen da, Irurtzungo Pikuxar tabernan. Argazkilariaren Beste begirada eta Esentzi onirikoa erakusketen argazkiak ikusi ahalko dira erakusketa berri honetan. Apirilaren 28an, asteartea, 19:00etan, argazkilariak erakusketaren inguruko azalpenak emanen ditu.
Apirilaren 23an, 26an eta 27an, osteguna, igandea eta astelehena, Boulevard Sonia Mendez zinemagilaren filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Hiri berri batera joan da bizitzera Hasley, amarekin.Han espero duen azkeneko gauza Lukerekin topo egitea da. Luke aura arriskutsu batean eta iragan tragiko batean nahastuta dago. Bere deabruetan harrapatuta, Luke da Hasleyk beldurra izan beharko lukeen guztia... baina, ezinbestean, erakartzen du. Inguruan dituen itzalak gorabehera, Hasleyk zaurgarritasun eta barne mundu zoragarria deskubrituko du Lukerengan. Emanaldiak: Apirilak 23, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (4,5 euro; 5 euro). Apirilak 26, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian (5 euro; 6 euro). Apirilak 27, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (4,5 euro; 5 euro).
Apirilaren 23an eta 26an, osteguna eta igandea, Jose Luis Guerin zinemagilearen Historias del Buen Valle filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Vallbona Bartzelonako kanpoaldeko auzo bat da, ibai batek, trenbideek eta autobideek isolatua. Kanpoaldeko auzo bat da, landa mundutik hiri mundurako igarotzea bizi duena, erdigunetik desagerrarazitako bizimoduak zainduz. Bertan, elkarrekin bizi dira lehen migratzaileen etxeak, gerraostearen ondoren iritsi zirenak, eta lo hiriko bloke berriak, migrazio berria biltzen dutenak, txoko xume hori benetako herrixka global bihurtuz. Emanaldiak: Apirilak 23, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro; 5 euro). Apirilak 26, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro; 6 euro).