Apirilaren 24an, ostirala, 17:00etatik 18:30era, Haur filosofia tailerra izanen da, Ziordiko liburutegian.
Apirilaren 24an, ostirala, 18:00etan, Altsasuko Gure Etxean, Kontseilu Sozialistak Inperialismoa eta gerra: Zer gertatzen ari da? hizaldia antolatu du, Maiatzaren Lehenaren harira. ARGAZKIA: Kontseilu Sozialistak Gure Etxean antolatutako hitzaldi bat. @KONTSEILUA_SAKANA
Apirilaren 24an, ostirala, 18:00etan, Joseba Sarrionandiaren Egoerak eta liburuak hitzaldia izanen da, Iturmendiko udaletxean, Sakanako Mankomunitateak antolatutako Literatura Geraldiak egitasmoaren barruan.
Apirilaren 24an, ostirala, 19:30ean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren kontzertua izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean. Sebastian Zincak zuzenduko orkestra, eta Felix Mendelssohn, Amy Beach, Wojciech Kilar eta Franz Schubert konpositoreen lanak interpretatuko dituzte musikariek. Sarrerak 10 eurotan eros daiezke,
Martxoaren 26tik apirilaren bukaerara arte Mikel Montesinos argazkilari altsasuarraren argazki erakusketa izanen da, Irurtzungo Pikuxar tabernan. Argazkilariaren Beste begirada eta Esentzi onirikoa erakusketen argazkiak ikusi ahalko dira erakusketa berri honetan. Apirilaren 28an, asteartea, 19:00etan, argazkilariak erakusketaren inguruko azalpenak emanen ditu.
Apirilaren 24an, ostirala, 18:00etan, Ubunto Co-create elkartearen Gu garelako naiz ni ekimena izanen da, Intxostiapunta gazte gunean. Bestetik, apirilaren 26an, igandea, 18:00etan, Gazte zinema izanen da, Altsasuko kultur gunean.
Apirilaren 25ean, larunbata, Etxera Eguna ospatuko dute, eta aurretik ere, ostiralean, ekimenak izanen dira. Antolatzaileen arabera "begi bistan ikusten dugu presorik gabeko Sakana".