Maiatzaren 2an, larunbata, 11:00etan, Izurdiagako kontzeju etxean, Sakanako Herri Kirolen eskolako herri kiroletako erakustaldia eta publiko guztiarendako lehiaketa parte hartzailea izanen dira, Arakilgo eta Irurtzungo Kulturen arteko IV. Elkartasun Zikloaren barruan. Ondoren, auzatea antolatu dute.
Maiatzaren 2an, larunbata, 12:00etan, Foru plazan, eLe Festa: Mintzodromoa bertsolariekin antolatu dute Sakanako Mankomunitateako Euskara Zerbitzuak, AEKk, Guaixek eta Altsasuko Udalak antolatuta; parte hartzaileek bertsolariek jarritako gaien inguruko mintzatuko dira. Altsasuko Alde Zaharreko festen barruan antolatu dute ekimenaren bederatzigarren edizioa. Amaieran, auzatea izanen da.
Olaztiko Kamioien Lagunak elkarteak antolatutako Kamioien egunerako antolatutako kamioien eta garraiolarien argazki zaharren erakusketa ikusgai izanen da maiatzaren 31ra arte, Clinkerren. Ondoren, jubilatuen elkartera eramanen dute.
Maiatzaren 1etik 3ra, ostiraletik igandera, Altsasuko Alde Zaharreko festak eta Artisau Azoka ospatuko dute, Altsasun.