egitaraua

Alde Zaharreko festak ospatuko dituzte Altsasun

Guaixe 2026ko apirilaren 27a

2025eko Altsasuko Artisau Azoka. ARTXIBOA

Maiatzaren 1etik 3ra, ostiraletik igandera, Altsasuko Alde Zaharreko festak eta Artisau Azoka ospatuko dute, Altsasun. 

Maiatzaren lehenengo asteburuarekin Alde Zaharreko Festak ospatuko dituzte, Altsasun; igandean Artisau Azoka eta urteko lehenengo ezkil errepika izanen dira. Gainera, ospakizunen barne inauterietako pertsonaietan oinarritutako buruhandi berriak mustuko dituzte ostiralean. Bestetik, Ados Pilotak eta Pilotajauku Klubak antolatuta Altsasuko Pala Eskolan ate irekiak eta pala eta esku pilota partidak antolatu dituzte; ate irekian parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute ikastetxetan. Kukuerreka elkarteak antolatuta Cova Jove de Barcelona izanen da egunotan herrian. 

Larunbatean bederatzigarren eLe festa eginen dute, Foru plazan, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak, AEKk, Guaixek eta Altsasuko Udalak antolatuta; bertsolariek jarritako gaiekin Mintzodromoa izanen da. 

Altsasuko Gazte Asanbladak ere egitaraua antolatu du eta larunbatean herri bazkaria antolatu du; txartelak Lezea eta Xume tabernetan eros daitezke. 

2026ko Altsasuko Alde Zaharreko Festak 

Maiatzak 1 ostirala

17:00 Buruhandi berrien aurkezpena, Iortia zabalgunean. Ondoren, kalejira Burundar txistulariekin Foru plazaraino.

17:45 Altsasuko Pala Eskolan ate irekiak (adinak: 2017-2011), Ados Pilotak eta Pilotajauku Klubak antolatuta, Burunda frontoian. 

18:45 Altsasuko Pilota Eskolaren Emakumezkoen Pala partida, Burunda frontoian.

19:30 Bertso Pilota Txapelketa, II. Etxeko Memoriala, Emakumezkoen esku pilota profesionala, Ados Pilotak antolatuta, Burunda frontoian.

20:00 Colla Castellera Jove de Barcelonari ongi etorria: aurreskua, Kukuerreka kantu pote taldea eta Etorkizuna dantza taldea, Kukuerreka plazan.
Pintxo potea, gaztetxean.

Maiatzak 2 larunbata

11:30 – 13:00 Colla Jove de Barcelonari ongietorria, Kukuerreka elkarteak antolatuta, Iortia zabalgunean.
Ondoren, kalejira edo cervacila Collako kideekin eta Altsasuko erraldoiekin, grajillak, tabalak, gaiteroak eta txistulariak lagun, Zumalakarregi plazatik pasa eta Foru plazan amaitu.

12:00 eLe Festa: Mintzodromoa bertsolariekin, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak, AEKk, Guaixek eta Altsasuko Udalak antolatuta, Foru plazan. Amaieran, auzatea.

14:00 Kirol apustua, AGAk antolatuta, Foru plazan.

14:30 Herri bazkaria, AGAk antolatuta, Zelandi frontoian.

17:00 – 19:00 Ludoteko plazara! Ginkana, tailerrak, jolasak..., Foru plazan.

17:30 Eztanda Txaranga, Zelanditik hasita.

18:00 – 200:00 Ehoziri-parpailen udal ikastaroko lanen erakusketa, Gure Etxean.

18:00 Aizkora erakustaldia, Iortia zabalgunean.

19:00 – 22:00 Gaugiro taldearekin dantzaldia, Foru plazan.

22:00 Kontzertuak, AGAk antolatuta: Istilu, Rebel Noise, Aurrez Aurre eta No Limits taldeak, gaztetxean.

Maiatzak 3 igandea

10:30 – 14:30 Artisau azoka eta taloak, Foru plazan.

Parte hartzaileak: Amillano gaztak, Alejandro Rellanen makuluak, Jon Dufurrenearen kaikuak, Unai Irigoyenen momotxorroak, Aritz Agorreta eta Mikel Zalboren ezpel koilarak, Ameskoako iruleak, taila eskola, Jose Manuel Herreroren buruhandiak, Josetxo Crespo eta Maite Arregiren zeramika, Idoia Jimenezen osagarriak, Jesus Maria Olmos egur taillak, Josu Marquinez ferratzailea, Asier Crespo larrua, Taloak, Biak bat, Ramon Paniaguaren momotxorroak, ehoziriak, Elisabeth Alberdi larrugilea, Iñaki Villanueva zura lanketa, Itziar Nazabal ehun margoa, Forjas Brun, Miguel Angel Arriaga zesta punta, Carmelo Llena pilotak, Susana Santano Kakorratz lanak eta Yoli Palomo xaboiak.

10:45 Udalbatzaren irrteera Otadiako Santo Kristoren ermitara, txistulariak lagunduta.

11:00 – 14:30 Ehoziri-parpailen udal ikastarako lanen erakusketa, Gure Etxean.

12:00 Lehenengo ezkil errepikea.
Lagun Onak elkartearen hamaiketakoa.

12:15 Diada Castellera Colla Jove de Barcelonarekin, Kukuerreka elkarteak antolatuta, udaletxearen aurrean.

14:00 Arkumearen zozketa, plazan.

19:00 Haize Berriak bandaren kontzertua, Foru plazan.