Maiatzaren 7an, osteguna, 17:00etatik 18:00etara, Mugikorrak debekatu? Sare sozialak eta mobilaren erabileraren inguruko familiendako Maitane Ormazabal Enaolaren hitzaldia izanen da, euskaraz, Etxarri Aranazko kultur etxean.
Hizkuntza: Euskara
Maitzaren 7an, osteguna, Gure Etxean, Dantzaleku Sakanak lehenengo batzar irekia deitu du, Minbizia duten haurren Nafarroako elkartearekin elkartasunean Bargagainera 24 ordutan 24 igoera erronka antolatu nahi dutelako, eta guztia antolatzeko bilkura deitu dute.
Olaztiko Kamioien Lagunak elkarteak antolatutako Kamioien egunerako antolatutako kamioien eta garraiolarien argazki zaharren erakusketa ikusgai izanen da maiatzaren 31ra arte, Clinkerren. Ondoren, jubilatuen elkartera eramanen dute.
Maiatzaren 22ra arte, Ziordiko liburutegian, Eskubide urratuen oihartzuna erakusketa ikusgai dago, Ongi etorri migratu eta errefuxiatu zikloaren barruan. Yolanda Beltza da erakusketaren egilea, eta maiatzaren 6an, asteazkena, 19:30ean, mustutze ekitaldia eginen dute.
Maiatzaren 7an, 10ean eta 11n, osteguna, igandea eta astelehena, Michael Jackson musikariaren inguruko Antoine Fuqua zinemagilaren Michael filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: 2009an 50 urte zituela hil zen izar handiaren ondarean sakonduko du Michael filmak, haren lan esanguratsuenetariko batzuen bidez. Emanaldiak: Maiatzak 7, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (aurretik: 4,5 euro; egunean: 5 euro). Maiatzak 10, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian (aurretik, 5 euro; egunean, 6 euro). Maiatzak 11, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 5 euro).