Maiatzaren 12an, asteartea, 17:00etan, Dani Echavarri Manjon jarduera fisikoaren orientatzailearen Ohiturak hobetu hobeto bizitzeko (Mejora tus hábitos para vivir mejor') hitzaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Hitzaldia Sakanako Mankomunitateko Kirol zerbitzuak antolatu du, Altsasuko Udalaren laguntzarekin.
Maiatzaren 12an, asteartea, 19:00etan, Koskobilo, una ventana a nuestro pasado hitzaldia izanen da, Aranzadi zientzia elkartearen eskutik, Olaztiko Kamiogaina jubilatuen elkartean, jubilatuen elkarteak antolatuta, Olaztiko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.
Maiatzaren 11tik 15era, astelehenetik ostiralera, Arbizuko herri eskolak kulturartekotasuna eta elkartasuna lantzeko hainbat ekimen antolatu ditu. Besteak beste, ipuin kontaketak, tailerrak, jolasak eta erakusketa izanen dira.
Olaztiko Kamioien Lagunak elkarteak antolatutako Kamioien egunerako antolatutako kamioien eta garraiolarien argazki zaharren erakusketa ikusgai izanen da maiatzaren 31ra arte, Clinkerren. Ondoren, jubilatuen elkartera eramanen dute.
Maiatzaren 22ra arte, Ziordiko liburutegian, Eskubide urratuen oihartzuna erakusketa ikusgai dago, Ongi etorri migratu eta errefuxiatu zikloaren barruan. Yolanda Beltza da erakusketaren egilea, eta maiatzaren 6an, asteazkena, 19:30ean, mustutze ekitaldia eginen dute.