Maiatzaren 21ean, osteguna, 17:30etik 19:00etara, emakumezkoendako futbolaren ate irekiak antolatu ditu Altsasu Kirol Elkarteak, Dantzalekun.
Olaztiko Kamioien Lagunak elkarteak antolatutako Kamioien egunerako antolatutako kamioien eta garraiolarien argazki zaharren erakusketa ikusgai izanen da maiatzaren 31ra arte, Clinkerren. Ondoren, jubilatuen elkartera eramanen dute.
Maiatzaren 21ean eta 22an, osteguna eta ostirala, Biak Batek animaliek lagundutako eskuhartzeak eta haurtzaroari buruzko jardunaldia antolatu du, Altsasun.
Maiatzaren 22ra arte, Ziordiko liburutegian, Eskubide urratuen oihartzuna erakusketa ikusgai dago, Ongi etorri migratu eta errefuxiatu zikloaren barruan. Yolanda Beltza da erakusketaren egilea, eta maiatzaren 6an, asteazkena, 19:30ean, mustutze ekitaldia eginen dute.