Maiatzaren 22an, ostirala, 17:30ean, Etxarri Aranazko Euskalerriari frontoian Nafarroako Foru Komunitateko gomazko paleta eta eskuzko binaka txapelketa izanen da: Gomazko paleta, Mendiburu – San Martin eta Erro – Iriarte; Eliteko Eskuzko Binaka, Sagardui – Bergara / Salsamendi – Mendizabal eta Ibarrola – Mendiburu / Oscoz – Ruiz de Larramendi; Gomazko paleta, Campos – Garmendia eta Pedroarena – Niun.
Maiatzaren 22an, ostirala, 19:00etan, Lakuntzako kultur etxean, Lakuntzako herri eskolako ikasle eta irakasleek sortutako Aiyuntamentube, denona! Antzezlana izanen da, Lakuntzako kultur etxean. Beste urte batez eskolako gaztetxoek Lakuntzako euskalkian sortutako antzezlana eginen dute.
Maiatzaren 22an, ostirala, 20:15ean, Iortia kultur gunean, Andreu Casanova umoregilearen Tinder Sorpresa bakarrizketaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Bartzelonan eta Madrilen zazpi denboraldiz izan da txarteldegian arrakasta handiarekin. Ligatzeko aplikazioen inguruko bakarrizketa egiten du umoregileak. Sarrerak 20 eurotan eros daitezke Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.
Maiatzaren 22an, ostirala, 21:30ean, Iratxo elkarteak antolatutako Sakanako XXXV. Ibilaldiaren Elkartasun Afaria antolatu du; aurten El Salvador Elkartasuna elkartearendako izanen dira irabaziak. Afarian parte hartzeko izena eman behar da maiatzaren 20a baino lehen, Iratxon eta Pikuxarren; 20 eurotan.
Olaztiko Kamioien Lagunak elkarteak antolatutako Kamioien egunerako antolatutako kamioien eta garraiolarien argazki zaharren erakusketa ikusgai izanen da maiatzaren 31ra arte, Clinkerren. Ondoren, jubilatuen elkartera eramanen dute.
Maiatzaren 21ean eta 22an, osteguna eta ostirala, Biak Batek animaliek lagundutako eskuhartzeak eta haurtzaroari buruzko jardunaldia antolatu du, Altsasun.
Ekainaren 11ra arte Rafa Etxarri argazkilariaren Kolorea erakusketa ikus daiteke Pikuxar tabernan.
Maiatzaren 22ra arte, Ziordiko liburutegian, Eskubide urratuen oihartzuna erakusketa ikusgai dago, Ongi etorri migratu eta errefuxiatu zikloaren barruan. Yolanda Beltza da erakusketaren egilea, eta maiatzaren 6an, asteazkena, 19:30ean, mustutze ekitaldia eginen dute.