Maiatzaren 26an, asteartea, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean, musika eskolako txistu taldearen kontzertua izanen da.
Olaztiko Kamioien Lagunak elkarteak antolatutako Kamioien egunerako antolatutako kamioien eta garraiolarien argazki zaharren erakusketa ikusgai izanen da maiatzaren 31ra arte, Clinkerren. Ondoren, jubilatuen elkartera eramanen dute.
Ekainaren 11ra arte Rafa Etxarri argazkilariaren Kolorea erakusketa ikus daiteke Pikuxar tabernan.