Ekainaren 5ean, ostirala, Corazonistas ikatestxearen ikasturte amaierako festa izanen da; aurten ikastetxearen mendeurrea ospatzen ari da ere. 09:15 Eukaristia familiendako. 14:15 Bazkaria, tabernan. 15:00 – 00:30 Mendeurrenaren argazki eta sinadura liburua. 15:00 – 20:00 Areto futboleko txapelketa. 16:00 – 20:00 Ekokoras eta Biak Baten standa, eta Gurutze Gorriaren Lehen lagutnza ikastaroak. 16:00 – 18:00 Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako tailerrak. 17:00 Pintxo lehiaketa: brotxeta hotzak. 17:30 – 18:00 Zumba. 18:15 – 18:45 Zumba. 18:00 – 20:00 Basketa 3x3: LH eta DBHko gaztexoei bideratuta. 20:00 Sari banaketa. 20:30 Afaria, tabernan. 20:30 – 00:30 Diskoteka.
Ekainaren 5ean, 17:00etatik aurrera, Zelandi kiroldegian, Saskibaloi denboraldi amaierako festa antolatu du CBASKek eta Zelandi Guraso Elkarteak: ginkana eta 3x3 jolasak. 2015 eta 2019 urte bitartekoei irekia izanen da.
Ekainaren 5ean, ostirala, 19:00etan, Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako euskal dantza ikasle gazteen Uztartuz. Dantzan hasi, kantuz bizi, euskaraz hezi ikuskizuna izanen da, Iortia kultur gunean; oinarri tradizional batetik abiatuz, izaera berritzailea duen ikuskizuna, euskara, kantua eta dantza uztartzen duena izanen da. Sarrerak euro batean eros daitezke, kultur guneko webgunean edo txarteldegian. Argazkia: Etorkizuna dantza taldeak TRA desfilean egindako emanaldia.
Ekainaren 11ra arte Rafa Etxarri argazkilariaren Kolorea erakusketa ikus daiteke Pikuxar tabernan.
Lakuntzako San Saastin musika eskolako gitarra eta piano ikasleek ekainaren 2an eta 3an, hurrenez hurren, eginen dituzte emanaldiak, eta ekainaren 5ean, ostirala, 18:00etan, bateria ikasleen emanaldia izanen da, Sorginak tabernaren aurrean. Ekainaren 10ean, 18:00etan, musika eskolan, akordeoi, trikitixa eta pandero ikasleen entzunaldia izanen da.
Maiatzaren 29an, ostirala, TRA ekitaldiaren desfilea izanen da, Burunda frontoian. Lorea, ML mutilak, Iker Kirolak, Tu Tienda Especial, Asensio Moda, Larka, Akeita, ML neskak eta Gertu ferreteria dendek parte hartuko dute, eta tartean Pilotajauko pilota taldearen partidak eta Etorkizuna dantza taldearen emanaldiak izanen dira. 18:30ean irekiko dituzte ateak, eta desfilea 19:00etan hasiko da, 21:00ak arte. Ekainaren 5ean, ostirala, 18:30etik 20:00etara, Merkataritza bizitza da ekimena eginen dute, Iortia kultur gunean; merktaritzaren inguruko bideoa mustuko dute, eta mahai ingurua izanen da, gonbidatu bereziekin.