Ekainaren 11ra arte Rafa Etxarri argazkilariaren Kolorea erakusketa ikus daiteke Pikuxar tabernan.
Ekainaren 4an, 7an eta 8an, osteguna, igandea eta astelehena, Kristoffer Borgli zinemagilearen El drama filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Ezkondu aurreko egunetan, bikote batek krisi bat izan du, ustekabeko adierazpen batzuek batak besteari buruz zekiena zapuztu baitute. Emanaldiak: Ekainak 4, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunean (aurretik, 4,5; egunean, 5 euro). Ekainak 7, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunean (aurretik, 5 euro;egunean, 6 euro). Ekainak 8, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gu nean (aurretik, 4,5; egunean, 5 euro).