Ekainaren 10ean, asateazkena, 18:30ean, Barazkigunen, Irurtzungo musika eskolaren ikasturte amaierako kontzretua izanen da, eta ekainaren 17an, asteazkena, 19:30ean, konboen kontzertua izanen da, Pikuxar plazan.
Ekainaren 10ean, asteazkena, 10:30ean, Lakuntzako liburutegian, Bertso saio berezi eta dibertigarria antolatu du Sakanako Bertso Eskolak: Bertso ipuin inprobisatuak. Emanaldia 5 urtetik gorako haurrentzat aproposa da, eta bertso eskolako ikasleek parte hartuko dute: Ainere Igoa, Aner Arkauz, Euken Garziandia, Enaitz Hernaiz, Helene Zubeldia, Iradi Lanz, Lur Azpiroz, Malen Peña, Mattin Lazkoz, Nico Miqueo, Oskia Nikuesa, Sara Vergara eta Xabier Arkauz.
Ekainaren 11ra arte Rafa Etxarri argazkilariaren Kolorea erakusketa ikus daiteke Pikuxar tabernan.
Lakuntzako San Saastin musika eskolako gitarra eta piano ikasleek ekainaren 2an eta 3an, hurrenez hurren, eginen dituzte emanaldiak, eta ekainaren 5ean, ostirala, 18:00etan, bateria ikasleen emanaldia izanen da, Sorginak tabernaren aurrean. Ekainaren 10ean, 18:00etan, musika eskolan, akordeoi, trikitixa eta pandero ikasleen entzunaldia izanen da.