Ekainaren 12an, ostirala, Pizzaiolo eguna antolatu dute, Iturmendin: 18:00 Errepresio kasuak Sakanan Askeren hitzaldia, Aitzkozarren. 18:00 -19:00 Burbuila erraldoiak, plazan. 19:00 – 23:00 Iturmendiko pizzaioloak. 20:00 – 22:00 Folkkiss. 23:00 Kaos Rural.
Ekainaren 12an, ostirala, IPES fundazioak eta GOLEM zinemek antolatutako erakusketaren mustutzearen zuzeneko emanaldia ikusteko aukera izanen da, Iortia kultur gunean; saioan 'Nomad Shado' ikusteko aukera izanen da, baita Nadhira Mahomed aktorearen solasaldia izanen da ere.
Ekainaren 12an, ostirala, 19:00etan, Sakanako Mankomunitatearen Maria Markotegi eta Nanoipuin literatur lehiaketen sari banaketa izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean; Amaia Amilibiak aurkeztuko du eta Ainize Ibargutxi Sakanako Mankomunitateko Euskara batzordeko lehendakariaren eta Aitor Larraza Sakanako Mankomunitateko lehendakariaren parte hartzea izanen da ere. Argazkia: 2025eko Maria Markotegi eta Nanoipuin sari banaketa. ARTXIBOA
Ekainaren 12an, ostirala, 19:00etan, Urbasako frontoiaren konpoketaren aldeko agerraldia eginen dute, frontoian. Ondoren, konponketaren aldeko pilota partidak izanen dira: Ibai – Aimar / Jokin – Inhar Naiara – Ekia / Oier D. - Markel Irune – Jesus / Luken – Beñat
Ekainaren 12an, ostirala, 19:00etan, Etxarri Aranazko liburutegian, Etxarrierako aditza garai bateko adituen argazkiz aberastua liburua aurkeztuko du Jose Luis Erdozia Mauleonek.
Ekainaren 12an, ostirala, 20:30ean, Ekhiñe eta Irati kontzertu akustikoa eginen dute Dantzaleku igerilekuetako tabernaren irekieran.
Ekainaren 12an, ostirala, 21:00etatik aurrera, Lakuntzako musika taldeen kontzertuak antolatu dituzte eta irabaziak entseguen lokala hobetzeko eta materiala erosteko bideratuko dira. Jaialdian +CBB, Mortem Comite, Arakil Rebels, Embajada et Youth Offenders taldeek joko dute. Argazkia: Embajada taldea artxiboko argazki batean. ARTXIBOA