Ekainaren 19an, ostirala, 17:00etatik 20:00etara, Arbizuko plazan, Arbizuko Herri Eskolak herritarrendako antolatuko festa izanen da: tailerrak, playblacka, herri kirolak, ur jolasak, buruhandiak eta merendua.
Ekainaren 19an, ostirala, Aldabide pilota eskolak antolatuta, esku pilota jaialdi profesionala izanen da, Arbizuko frontoian.
Ekainaren 19an eta 20an, ostirala eta larunbata, LAIA ikerketa taldeak Ameriketako euskal emigrazioa aztertzeko nazioarteko sinposioa antolatu du, Iortia kultur gunean.
Ekainaren 19tik 22ra ospatuko dituzte festak izurdiarrek; 23an San Juan gaua ospatuko dute ere.
Ekainaren 19tik 21era eta 23an eta 24an,ospatuko dituzte San Juan festak Uharte Arakilen.