Uztailaren 8an, asteazkena, 20:30etik gauerdira arte, Ur festa goxoa izanen da, Altsasuko Dantzaleku igerilekuetan. 12 eta 30 urte bitarteko gazteei bideratuta dago, eta Goza Bizi Sakanan programaren barruan antolatu dute. Musika, ur bainuak iluntasunean, afaria eta freskagarriak, 5 eurotan.
Uztailaren 4tik 8ra, larunbatetik asteazkenera, San Pedro festak ospatuko dituzte urdindarrek. Igandean ermitara erromeria eginen dute.