Irailaren 20an, igandea, 9:00etan abiatuta, XXXII. Sakanako Bizikleta Egunak Ziordia eta Irurtzun batuko ditu, Sakanako bizikleta bide sare berritik. Guztira, 39 kilometro eginen dituzte txirrindulariek; Lakuntzan egingo da atsedenaldia. . 10 urtetik beherakoak arduradunekin joan beharko dira. Izena ematea Sakanako ikastetxeetan eta Mankomuniteatean zabalik dago irailaren 14ra arte; Amaia Gerrikagoitia kirol teknikariak azaldu duenez, 250 pertsona inguruk eman dute izena.
Irailaren 20an, igandea, V. Alzheimerrarekiko Herri Martxa izanen da Altsasun, Josefina Arregi klinikak antolatuta. Ibilbidea Felipe Lezea plazako estalpean bukatuko da eta han, goizetik, joan ezin dutenendako ekitaldiak izanen dira.
Irailaren 20an, igandea, XVII. Uharte Arakil Beriain KM Bertikala Aralar Mendi elkarteak antolatutkao lasterketa jokatuko da. Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketa izanen da ere. Lasterketa 10:00etan abiatuko da, Uharte Arakildik; irailaren 16ra arte eman daiteke izena, Kronoak webgunean.
Irailaren 20an, igandea, 19:00etan, Pinzas, truchas y una peonza Etxauriko antzerki taldearen antzezlanaren emanaldia izanen da, Irurtzungo kultur etxean. Angel Sagues da lanaren zuzendaria, eta Irurtzungo Herrien artean antzerki zikloaren barruan izanen da emanaldia. Datorren igandean (hilaren 27an) Oltza Zendeako antzerki tailerraren Cloe Frankestein antzezlana izanen da Irurtzunen. Sarrerak 5 eurotan eros daitezke.
Irailaren 18tik 20ra, ostiraletik igandera, ospatuko dituzte festak Arakilgo herrian.