Urriaren 8an, osteguna, 'Genozidiorik ez! Gerrarik ez!' Gernika-Palestina herri ekimenak deitutako Palestinaren aldeko elkarretaratzeak izanen dira Uharte Arakilgo eta Altsasuko udaletxearen aurrean, 20:00etan eta 19:00etan, hurrenez hurren.
Urriaren 8an, osteguna, 19:00etan, Ombuaren itzala Pello Mari Otaño bertsolariaren bizitza kontatzen duen filmaren aurkezpena eginen du Patxi Bisquert zuzendariak, Olaztiko kultur etxean. Sarrera doakoa da.
Los Javis zinemagileen filmaren hainbat emanaldi izanen dira Iortia kultur gunean: urriaren 1ean, 4an bi saio, 6an, 8an, 11n, 12an, 15ean, 18an eta 19an.
Urriaren 8an, 11n eta 12an, osteguna, igandea eta astelehena, En el corazón de la bestia filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean; Brad Pitt aktorea da protagonista eta filman AEBtako Armadako Indar Berezietako soldadu ohi bat eta haren borroka txakur erretiratua zibilizaziora itzultzen saiatu dira. Emanaldiak: Urriak 8, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian. Urriak 11, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian. Urriak 12, astelehena, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian.