Urriaren 23an, ostirala, Natura tailerra: naturako elementuekin paper eta sormen tailerra. 7 eta 11 urte bitarteko haurrendako. 17:00etan, kultur etxean.
Urriaren 23an, ostirala, Ongizate digitala gazteendako tailerra, gazte agendaren barruan: Pantailak semoirik gabe.17:00etan, Intxostiapunta gazte gunean.
Urriaren 23an, ostirala, Sar dadila kalabazan Ines Bengoa ipuin kontalariaren saioa izanen da, 18:30ean, Lakuntzako liburutegian.
Urriaren 23an, ostirala, Askatasun doinuak ipuin kontaketa, Sakanako Mankomunitateak, Sakana Harrera Haranak, Felipe Rinaldi fundazioak eta boluntarioek antolatutako, hainbat babesleren lagauntzarekin, Giza Eskubideen Zikloaren barruan. 18:30ean, Arbizuko liburutegian.
Urriaren 23an, ostirala, Balkoi atzean emakumeak kantari antzezlanaren emanaldia, Sendaberri Paisaia artistiko berriak programaren barruan. 19:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean.
Urriaren 15ean Mikel Montesinos altsasuarrak 'Esentzia Onirikoa' argazki erakusketaren aurkezpena egin zuen, Ziordiko Auzoan. Argazki kamerarekin espzio luzearekin egindako argazkiek osatzen dute erakusketa. Azaroaren 15era egonen da ikusgai.
Urriaren 16tik azaroaren 15era izanen da aurtengo Arte Azokaren erakusketa. Urriaren 16an, ostirala, mustuko dute, eta igandean kalera aterako dira. Gainera, hamasgarren edizioa dela ospatzeko zenbait ekimen antolatu dituzte ere: 'Bideoarte' emanaldia eta IA artean.
| Abendua | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 | |||