Azaroaren 4an, asteazkena, 18:00etan, azaroaren 11ko Greba Orokorra prestatzeko batzar irekia antolatu dute, Altsasuko Gure Etxean.
Azaroaren 4an, asteazkena, 18:00etan, Edmundo Fayanas historialariaren El futuro de las pensiones hitzaldia izanen da, Irurtzungo jubilatuen elkartean.
Azaroaren 4an, asteazkena, 18:00etan, Lakuntzako kultur etxean, Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan Garikoitz Goikoetxearen hitzaldia eta Esnatu dinamikaren aurkezpena antolatu dute UEMAk, Sakanako Mankomunitateak eta Arruazuko, Lakuntzako, Arbizuko, Etxarri Aranazko, Bakaikuko eta Urdiaingo Udalek (UEMAn dauden Sakanako herriek).
Urriaren 15ean Mikel Montesinos altsasuarrak 'Esentzia Onirikoa' argazki erakusketaren aurkezpena egin zuen, Ziordiko Auzoan. Argazki kamerarekin espzio luzearekin egindako argazkiek osatzen dute erakusketa. Azaroaren 15era egonen da ikusgai.
Urriaren 16tik azaroaren 15era izanen da aurtengo Arte Azokaren erakusketa. Urriaren 16an, ostirala, mustuko dute, eta igandean kalera aterako dira. Gainera, hamasgarren edizioa dela ospatzeko zenbait ekimen antolatu dituzte ere: 'Bideoarte' emanaldia eta IA artean.
| Abendua | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 | |||