Urriaren 15ean Mikel Montesinos altsasuarrak 'Esentzia Onirikoa' argazki erakusketaren aurkezpena egin zuen, Ziordiko Auzoan. Argazki kamerarekin espzio luzearekin egindako argazkiek osatzen dute erakusketa. Azaroaren 15era egonen da ikusgai.
Sakanako Makomunitateko Hondakin Zerbitzuak eta Erabilik antolatutako joskintza tailerrak izanen dira, azaroan zehar, Olaztin, Iturmendin, Lakuntzan eta Irurtzunen, 16:00etatik 19:00etara. Plazak mugatuak dira eta aurretik izena eman behar da info.hondakinak@sakana-mank.eus helbidera idatziz, 900 730 450 telefonora deituz edo 674 144 114 telefonoan Whatsapp bidez. Lehentasuna izanen dute tailerra egiten den herriko biztanleek. Azaroak 3, Olaztiko kultur etxean: Patchwork tailerra. Azaroak 10, Iturmendiko udaletxean: Josteko makinea erabiltzen ikasteko tailerra, poltsatxoa eginez ikasi. Arazoak 17, Lakuntzako udaletxean: Josteko makina erabiltzen ikasteko tailerra, poltsatxo eginez ikasi. Arazoak 24, Irurtzungo kultur etxean: Patchwork tailerra.
Urriaren 16tik azaroaren 15era izanen da aurtengo Arte Azokaren erakusketa. Urriaren 16an, ostirala, mustuko dute, eta igandean kalera aterako dira. Gainera, hamasgarren edizioa dela ospatzeko zenbait ekimen antolatu dituzte ere: 'Bideoarte' emanaldia eta IA artean.
| Abendua | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 | |||