Heldu den asteburuan ospatuko dituzte Aizkorben festak, eta haren atariko gisa bihar udako solstizioa ospatzera elkartuko dira. Aizkorbearrek euren etxetik egurra frontoira eraman eta han su handia piztuko dute 20:00etan. Haren inkerrak edo txingarrak erabiliko dituzte txistorra, urdaia eta saiheskiak prestatzeko. Horiek izanen baitira afari-meriendako menua. Hura etxeetatik prestatuta eramandako entsaladekin eta postreekin osatuko dute. Afaldu ondoren su handiaren edo txikiaren gainean saltoka ibiliko dira.