Udako solstizioarekin batera egun luzeena eta gaurik motzena heldu zaigu. Sakanan biharkoan makina bat ospakizun eta ohitura izanen dira. Herri guztiak batuko dituena iluntzean sua piztearena izanen da. Gainera, urtaro aldaketak gaurtik aurrera herrietako festak ekarriko ditu.
"San Juan Kantaita egitea ohore bat da"

Guaixe 2018 eka 22 Urdiain

Hizketan

San Juan bezperan, Urdiainen, antzinetik datorren ohitura jarraitzen dute herriko neskek. San Juan ermitaren aurrean San Juan Kantaita egiten dute. Oihane Uharte Chuecak bost urte darama ohiturarekin jarraituz, eta aurtengo beteranoena da