Herriko bi ospakizunetako aurrena

Guaixe 2019ko eka. 22a, 09:28
Aizkorbeko frontoia etxe artean.

Herriko festak hurrengo astean izanen dira eta aizkorbearrak eta lagunak elkartzeko aparteko aukera izanen da ospakizuna. Baina horren aurretik ere elkartzeko aitzakia emanen die udako solstizioak. Izan ere, San Juan sua igandean 20:00etan piztuko dute. Horretarako, aizkorbearrek euren etxeetatik eramandako egurra erabiliko dute. Afari-meriendarako etxeetatik eramandako entsaladak eta postreak eta inkerretan prestatutako txistorra, urdaia eta saiheskiak izanen dituzte. Afaldu ondoren su gainean saltatzeko aukera izanen dute aizkorbearrek. Bi su izanen dituzte aukeran, handia eta txikia.