Suaren garrei begiratuta, atzera ere, liluratuta edo hipnotizatuta geldituko gara etzi, udako solstizioa dela eta Sakanan barna piztuko diren su ugariengatik. Igande iluntzean aldamenak eta herritarrak elkartzeko aparteko aitzakia izanen da. San Joanek, gainera, Izurdiagako, Uharte Arakilgo eta Arbizuko festak ekarriko dizkigu.
Arbizuko kintoek Marialonbreren Zaldiya dantzatu zuten

Munia El Marhoum Iruretagoiena 2019 eka 25 Arbizu

Garagarrilaren 23an, San Joan bezperan, Arbizuko festak hasi ziren. Eta, urtero bezala, herriko aurtengo kintoek Marialonbreren Zaldiya dantzatu zuten San Juan ermitaren aurrean