Martxoaren 1ean estreinatuko du Tarima Beltza taldeak bere azken muntaia: Nunca fuimos heroes. Jon Barbarin zuzendariaren gidaritzapean astelehenero biltzen ari dira Mertxe Herrera, Juan Manuel Herrero, Marta Diego, Josu Castillo, Natalia Martin eta Amaia Mintegi. Bakarrik sentitzen diren pertsonaiek osatzen dute obraren ardatza. Konpainia amateur altsasuarraren azken antzezlana ikusi nahi duenak dagoeneko sarrerak eskuratu ditzake. Martxoaren 1ean bi saio izanen dira, 20:00etan eta 22:30ean.