NaBai2011k, PSNk, IUk eta UPNk hondakinen birziklatzea handitzeko proposamena erregistratuko dute astelehenean Altsasuko udaletxean. Udalak 2016 urte akabera bitarteko akordioa lortzea helburu luke proposamenak. Hainbat arlotan informazio eta prestakuntza saioak egitea proposatzen dute. Konpost ekimenen osagarri edukiontziak mantentzea eta bosgarren bat jartzea proposatzen dute, hartan materia organikoa jasotzeko. NaBai2011ko zinegotzi Unai Hualdek proposamenaren laburpena egin digu.