Mari Romero Altsasun sustraiak dituen idazleak seigarren eleberria kaleratu du: 'Cuando baje la niebla'. Azaroaren 3an, asteartea, Iortia kultur gunean aurkezpena eginen du.
Unai Bakaikoa zizazale lakuntzarrak Sakanan onddo denboraldia desorekatua izan dela adierazi du. Burunda aldean atera dira, baina Aranatz aldean, nekez. Hala ere, zaletasunaz gozatu du. "Onddo edo ziza bila joatea antidepresibo mundiala da niretako".
Urtzi Urionabarrenetxea Zarrabe Urdiaingo botikaria da, eta botikak eman ez ezik, besteak beste, farmazia komunitarioa sustatzen du eta formula magistralak egiten ditu.
Kongresuan sei urtez parlamentari izan ondoren, politika instituzionala utziko duela iragarri du EH Bilduko parlamentari Bel Pozueta Fernandezek.
Etxarri Aranazko Udala eta herriko beste eragile batzuk, elkarrekin lanean, Gau Beltza ospatuko dute lastailaren 30ean. Horretarako aurretik tailerrak, ipuin konatketak eta beste antolatu dituzte.
Ikasturtea hastearekin batera, Etxarri Aranazko eta Altsasuko Udalek bidegorria egin dute. Herritar guztiek erabiltzeko prest dago eta egunero, astez, joan-etorria bizikletaz edota patinetez egiten duten ikasleekin hizketan izan gara.
'Lakuntzako euskara (hizkera eta onomastika)' liburua aurkeztu du Jose Luis Erdozia Mauleon hizkuntzalari eta idazleak. Liburuarekin duela bi harmarkada baino gehiago hasitako ikerketa burutu du.
Euken Goñi Andueza, Julen Ruiz de Erentxun Ganboa eta Aitzol San Sebastian Arraiza lakuntzarrek Arakil Rebels taldeko kideak dira, Unax Gaintzarain Berastegi arbizuarrarekin eta Julen Zelaia Leitza bakaikuarrarekin batera.
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak mende laurdena bete du. Bertako zuzendaria da Agurne Gaubeka Erauskin eta teknikaria Garbiñe Petriati Ijurra.
Mikel Mazkiaran Segura altsasuarra (Seat 600 JTR) XLIV. Urbasako Igoerako turismo mailako txapelduna izan zen eta scratchean edo sailkapen orokorrean bigarren denbora onena egin zuen (3:34.999). "Urbasan irbazi duela ezin dezake edornork esan; oso pozik nago".
San Fermin ikastolako zuzendari Uxue Lazkano erabat murgilduta dago Nafarroa Oinez festaren antolakuntzan. Urriaren 18an ospatuko da, Zizurren, San Fermin ikastolak eta Vianako Erentzun ikastolak elkarrekin antolatuta. "Euskararen biziberritzean guztion lana da garrantzitsua. Horregatik animatzen ditugu ikastolaren ingurukoak eta hortik at duden guztiak euskararen aldeko ekimen honetan parte hartzera" azaldu du.
Eneritz Karasatorre mendi korrikalariak herriko proba, Etxarri Aranazko Mendira Joan Etorria irabaztea lortu zuen, lehenengoz. "Aurten txapelaren bila joatea posible zela ikusi nuen; horretan zentratu ginen"