Emilio Iguzkizaren omenaldian mustu den kantua

Guaixe 2014ko urr. 12a, 14:06

Asteazkenean 80 urte bete ziren Guardia Civil baten tiroz hil zela Emilio Iguskiza. Gertaera hura gogoratzeko eta familiari elkartasuna adierazteko omenaldia Antolatu du Altsasu Memoriak.

Emilio Iguskiza zenaren omenaldirako propio sortutako kantua eskaini diete elkartu ziren guztiei Iñakik (gitarra), Ainhoak (ahotsa) eta Ekhiñek (zeharkako txirula).

Langileria borrokoa urriko iraultzan (bis)
Altsasuren irrintzia kaleetan zehar doa
Eskubide sozialak defendatu behar (bis)
Herriaren kontra inposizioa, errepresioa
Kale nagusi erdian tirokatua
Gaurko demokraten eskutik eraila

Iguskiza, herriak gogoratua
Ahaztuak, inoiz ez garaituak

Gudarien oihuak ez dira isildu (bis)
Egin zutena ez dute ordaindu, gudarien borroka ez dute aitortu
Errepresio basatia ez dute konpondu (bis)
Mendi bazterretan lurperatuak
Fosa ilunetan desagertuak
Gaurko demokraten eskutik fusilatuak

Iguskiza, herriak gogoratua
Ahaztuak, inoiz ez garaituak

Ez dira pasako (bis)
Herriaren gainetik ez dira pasako

Iguskiza, herriak gogoratua
Ahaztuak, inoiz ez garaituak

Iguskiza, herriak gogoratua
Ahaztuak, inoiz ez garaituak

Erlazionatuak

Iguzkizari oroigarria

Guaixe 2014 urr 13 Altsasu