Zuhaitzen biomekanika aztertzeko proiektua

Guaixe 2014ko aza. 11a, 19:15

Euskal Herriko Unibertsitatea eta Universidad de Navarra zura ikertzeko lankidetza egitasmo bat ontzen hasi dira Albaola, Itsas Ondarearen Fundazioarekin, eta Sakanako Mankomunitatearekin batera 

Lehen harremanen ondoren atzo egin zuten aurreneko bilera Altsasun Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ingeniaritza Mekanikoko Materialak eta Teknologiak ikerketa taldeko Gustavo Vargas eta Universidad de Navarrako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Egituren Departamentuko Zuraren Katedrako zuzendari Jose Manuel Cabrero, Donostia 2016ko Raul Perez, Albaolako Xabier Agote, Sakanako Garapen Agentziako Iker Manterola eta Altsasuko alkate Garazi Urrestarazu. 

Xabier Agotek eman dizkigu azalpenak.